Ezker abertzalearen legalizazioaren aldeko manifestaziorako autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2011ko ots. 15a, 11:02

Bilbon izango da martxa, larunbatean (17:30), Bakerantz, legalizazioa lelopean

Orkatzen eman behar da izena

Datorren zapatuan, hilak 19, ezker abertzalearen legalizazioaren alde Bilbon egingo den manifestaziorako autobusa antolatu dute. Manifestazioa Casillatik abiatuko da, 17:30ean, Bakerantz, legalizazioa lelopean.

Autobuserako izena, Orkatzen eman behar da eta, zapatuan, 15:45ean abiatuko da autobusa Etxe Zuri taberna aurretik. Azpeitiko ezker abertzaleak, manifestazioan parte hartzeko "dei egin" du.

Joxe Arregi deitzaileen artean

Euskal gizarteko hainbat aurpegi ezagunek egin zuten manifestaziorako deia. Besteak beste, Txaro Arteagak, Xabier Arzalluzek, Anjeles Iztuetak, Antton Lafontrk, Martxelo Otamendik, Maixux Rekaldek, IƱaki Perurenak, Paul Riosek, Jesus Uzkudunek, Xabier Zubizarretak edo Joxe Arregik . Azken hori azpeitiar teologoa da.