Azpeitiko langabetuak ere urratsak egiten

Uztarria.eus 2011ko ots. 14a, 19:02

Azkoitian Aspacu elkarteak egindakoari jarraituz hasi dira lanean

Momentuz lehen urratsak besterik ez dituzte eman Azpeitian

Azkoitian Aspacu elkarteak egindakoari jarraituz, Azpeitiko langabetu batzuk ere hasi dira herrian elkartea sortzeko urratsak egiten.

Aspacutik jakinarazi dutenez, Azpeitiko zenbait langabetu haiengana hurbildu da, informazioa jaso eta langabezian dagoen jendearen indarrak batzeko balioko lukeen elkarte bat nola bideratu ikusteko. Aspacu iaz eratu zuten Azkoitian, eta langabetuz eta langabetuentzat osatutako Gipuzkoako aurreneko elkartea izan da. Eredu horri jarraituz beste zenbait herritan ere hasi dira antzeko elkarteak sortu nahian lanean, eta Azpeitia da herri horietako bat.

Momentuz lehen urratsak besterik ez dituzte eman Azpeitian, baina aste gutxi barru asmoari itxura ematen hastea espero dutela aurreratu diote Uztarriari Azkoititik.