Izarraitz Igeri Elkartekoek lau domina eskuratu dituzte Gipuzkoako Neguko Txapelketan

Uztarria.eus 2011ko ots. 14a, 13:02
Pablo Etxeberria eta Ainhoa Goenaga, dominak lortu zituzten azpeitiar igerilariak.

Ainhoa Goenagak bi urrezko domina eta zilarrezko bat irabazi zituen

Pablo Etxeberriak, berriz, zilarrezkoa

Joan den asteburuan Gipuzkoako infantil, junior eta promesen Neguko Txapelketa jokatu zuten Izarraitz Igeri Elkarteko hainbat igerilarik Tolosan.

Guztira, lau domina lortu zituzten azpeitiarrek. Ainhoa Goenagak 100 metro librean eta 100 metro bizkarren urrezko dominak eskuratu zituen. Aldiz, 200 metro librean zilarrezkoa. Pablo Etxeberriak brontzezko domina lortu zuen 1500 metro librean, eta 400 metro librean zortzigarrena eta 200 metro librean hamabosgarrena izan zen.

Dominarik lortu ez arren, txapelketan parte hartu zuten beste hainbat igerilarik:

.100 metro librean: Jon Odriozola (14. postua), Jon Irigoien (15. postua), Ainitze Odriozola (16. postua) eta Unai Orbea (20. postua).

.400 metro librean: Jon Odriozola (9. postua), Ainitze Odriozola (13. postua), Jon Irigoien (17. postua) eta Unai Orbea (18. postua).

.200 metro librean: Jon Odriozola (16. postua), Ainitze Odriozola (17. postua), Jon Irigoien (19. postua) eta Unai Orbea (21. postua).

Taldekako proban, 4x1000 estiloetan, mutilek osatutako taldeak zazpigarren postua eskuratu zuten azpeitiarrek.