Unai Iparragirrek hamargarren egin du Essor Basque txirrindulari proban

Uztarria.eus 2011ko ots. 14a, 10:02

Euskal Selekzioarekin ari da lehiatzen txirrindulari azpeitiarra

Ipar Euskal Herriko hainbat herri zeharkatzen ditu Essor Basque lasterketak

Asteburuan abiatu zen Maulen (Zuberoa) Essor Basque txirrindulari proba. Ipar Euskal Herriko hainbat herri zeharkatzen dituen txapelketa honetan ari da lehiatzen Unai Iparragirre txirrindulari azpeitiarra. Igandeko lasterketan 10. postuan sailkatu zen azpeitiarra eta Thomas Bouteille izan zen lasterketako irabazlea.

Euskal Selekzioaren izenean ari da lehiatzen Unai Iparragarre Essor Basque proban.

Guztira, sei etapek osatuko dute lehia:

Igandean, Les Boucles de Soule (Maule-Maule) Astelehenean, Le Circuit de L'Adour (Bastida-Bartoze) Asteartean, La Ronde du Pays Basque (Donibane Garazi-Donibane Garazi) Ostegunean, Le Tour de Basse Navarre (Larzabale-Donapelu) Hurrengo larunbatean, Route de L'Atlantique (Azkaine-Hendaia) Eta hurrengo igandean, hilak 21, Trophee de L'Essor, bi sektoretan banatuta (Kanbo-Ibardin eta Kanbo-Kanbo).