'Ongi etorri Pupu eta Lore' ikuskizunerako sarrerak erosi daitezke oraindik

Uztarria.eus 2011ko ots. 11a, 11:02

Azpeitian Kilometroak 2011ko dendan, Udal Kiroldegiko tabernan erosi daitezke

Izarraitz pilotalekuan izango dira emanaldiak: 16:00etan eta 18:30ean

Uztaro haurreskolak eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik jakinarazi dutenez, Ongi etorri Pupu eta Lore ikuskizunerako sarrerak badaude oraindik.

Sarrerak honako lekuetan erosi ahal dira:

Azpeitian Kilometroak 2011ko dendan, Udal Kiroldegiko tabernan. Errezilgo dendan ere erosteko aukera izango da. Azkoitian, berriz, Yalai gozotegian eta Zestoan, Mairi estankoan.

Hilaren 19an, zapatuan, Izarraitz pilotalekuan izango dira emanaldiak: 16:00etan eta 18:30ean, eta bi sarrerek kolore desberdina izango dute.