Azpeitiko EHEk larunbateko manifestaziora joateko dei egin du

Uztarria.eus 2011ko ots. 10a, 11:02
Manifestazioa iragartzen duen kartela.

Euskal Herrian Euskarazek deitu du manifestazioa eta Donostian izango da, 17:00etan hasita

Azpeitian ez dute autobusik antolatu

Datorren zapatuan, hilak 12, Euskal Herrian Euskarazek deituta, manifestazio nazionala egingo da Donostian, Sasi guztien gainetik, euskaldun eta burujabe! lelopean. Bulebarretik abiatuko da, 17:00etan. Manifestazio bukaerako ekitaldian ekimen berezia egingo dute eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko dute.

Azpeitiko Euskal Herrian Euskarazek manifestazioan parte hartzeko deia egin du, baina Azpeititik ez da autobusik izango.

Manifestazioari atxikimendua emateko egin klik hemen

Nazio manifestazioaren inguruko informazio gehiagorako egin klik hemen