Bide Ertzean taldeak kontzertua eskainiko du bihar

Uztarria.eus 2011ko urt. 27a, 10:01

.22:30ean izango da Sanagustinen

Sarrerak bost euroren truke Kultur Mahaiaren egoitzan erosi daitezke (Perez Arregi plaza, 1)

Bide Ertzean musika taldeak kontzertua eskainiko du bihar Sanagustinen. 22:30ean hasiko da eta sarrerak bost euro balio du.

Sarrerak Kultur Mahaikoen egoitzan erosi ahal izango dira (Perez Arregi plaza, 1) eta bihar kontzertua hasi aurretik Sanagustinen bertan erosteko aukera egongo da. Kultur Mahaiak zozkatutako kontzerturako sarrera bikoitzak Leire Ostolaza eta Borja Eizagirreri tokatu zaizkie.

Otamendiren ekarpenak

Bide Ertzean musika taldeak Jose Luis Otamendiren ekarpenak erabili ditu diska osatzerakoan. Hala nola, azpeitiarraren Atzo eta Hondartzan poemak musikatu dituzte. Diskaren izenburua ere Otamendiri entzun ondoren aukeratu zuten; Don Inorrez.