Sei azpeitiar igerilarik hartu zuten parte Neguko Liga Probintzialeko 3. jardunaldian

Uztarria.eus 2011ko urt. 25a, 12:01

.50 metro estilo librean Ana Alberdik lehenengo postua eskuratu zuen

Datorren zapatuan, hilak 29, 24 azpeitiarrek hartuko dute parte Kutxa Sarira sailkatzeko txapelketan

Joan den larunbatean, hilak 22, Neguko Liga Probintzialeko 3. jardunaldia jokatu zuten Hernanin, Izarraitz Igeri Elkarteko sei igerilarik.

Luke Cortak laugarren postua lortu zuen 100 metro bularrez proban. Ana Alberdik hirugarren eta Ainitze Odriozolak bosgarren egin zuten 50 metro bizkarren. 400 metro librean Jon Irigoienek laugarren postua eta Unai Orbeak bosgarrena lortu zuen. 50 metro estilo librean Ana Alberdik lortu zuen lehenengo postua. Jon Odriozolak hirugarren eta Jon Irigoienek hiru eta laugarren egin zuten hurrenez hurren. Zazpigarren postuan Luke Corta sailkatu zen eta Unai Orbea hamargarrenean.

**Aste honetan, Oñatin**

Datorren larunbatean, hilak 29, alebin eta infantil mailako igerilariek Kutxa Sarira sailkatzeko txapelketa jokatuko dute Oñatin. Guztira, 24 azpeitiar igerilarik hartuko dute parte eta, finala, Bergaran izango da otsailaren 6an.