Danbor soinuekin esnatu da herria San Sebastian egunean

Urola Kostako Hitza 2011ko urt. 20a, 12:01
Parrokia aurrean goizean egin duten saioa (Onintza Lete Arrieta)

Ateri eutsi dio egunak goizeko kalejirari eta baita prozesioari ere

12:00etatik aurrera sokamuturra izango da kaleetan zehar, eta 12:30ean, berriz, haurrek hartuko dituzte makilak danborradan

Danbor hotsak eta danborradako doinuak baino ez dira entzuten gaur herrian. 09:30ean abiatu dira ohi bezala San Sebastian eguna animatzen aurrenak izan ohi diren Musika Banda, txistulariak eta Ardozaleak eta Gure Ametsa taldeak, danbor joka kalez kale. Ateri eutsi dio goizak, eta San Sebastianen irudia ere busti gabe pasiatu dute herrian zehar. 12:00etan sokamuturra egingo da kaleen jabe, eta 12:30ean, berriz, haurren danborradak girotuko du gaurko eguna. Arratsaldean jarraituko du festak, gaueko bandera jaitsierara arte. 23:15ean hasiko dute ibilbidea sei elkartek eta Musika Bandak, eta 12:00etan amaituko da hurrengo urtera arte, danborren festa.