Corrugadoseko langileek kaleratzeen kontra protesta egin dute

Urola Kostako Hitza 2006ko urt. 14a, 18:01

Despidorik ez lelopean elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean. Landetako lantegiaren aurrean izan da ELAk eta LABek deitutako protesta. Ez dute baztertu ekimen gehiago antolatzea.

ELA eta LAB sindikatuek deituta, Corrugados enpresako hainbat langilek elkarretaratzea egin du gaur Landetako lantegiaren aurrean 15:30etik 16:00etara. Modu horretan Gabonen inguruan izandako lau kaleratzeak salatu eta kaleratze gehiago ez egotea eskatu dute, Despidorik ez lelopean. Enpresako segurtasuneko langile bat agertu da protestan ari zirenak enpresaren izena agertzen den plakaren azpian jarri direnean, argazkietan izena agertzerik ez omen dutelako nahi enpresako arduradunek. Bertan jarraitu dute langileek elkarretaratzea egiten, baina ez da istilurik egon. Bi sindikatuetako ordezkariek kaleratze gehiago egongo direnaren susmoa dute, eta ez dute baztertu protesta gehiago antolatzea.