Urteko azken asteazkenarekin batera, 2010eko azken odol-ateratzea

Uztarria.eus 2010ko abe. 28a, 19:12

Azpeitiko odol-emaileen elkarteak biharko, hilak 29, egina du hitzordua anbulatorioan

Ordutegia ohikoa izango da: 18:00etatik 20:00etara

Azpeitiko odol-emaileen elkarteak biharko, hilak 29, egina du hitzordua anbulatorioan. Urteko azken asteazkena da biharkoa eta, beraz, baita 2010ean Azpeitian egingo duten azken odol-ateratze saioaren eguna ere; izan ere, hilabetero, hileko azken asteazkena izaten da herrian odola ematera joateko eguna.

Bihar odola emateko asmoa daukatenek ohiko ordutegia izango dute horretarako: 18:00etatik 20:00etara. Hilero bezala "ahalik eta jende gehien" joatera animatzearekin bat, odol-emaileen elkarteko kideek "eskerrak emateko" ere baliatu nahi dute aurtengo azken hitzordua izango dena; urtean zehar odola emanez lagundu duten guztiak eskertzeko, hain zuzen.