Arrakasta handia izan du Bertanek antolatutako 3x3 txapelketak

Urola Kostako Hitza 2010ko abe. 24a, 10:12
62 taldek hartu zuten parte atzo Urola Ikastolan jokatutako txapelketan (Urola Kostako Hitza)

Azkoiti eta Azpeitiko LHko 3 eta 6. maila arteko 250 haurrek baino gehiagok hartu dute parte txapelketan

Abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an egingo ditu merkatari elkarteak hurrengo zozketak

Arrakasta itzela izan du Azpeitiko Bertan Merkatari Elkarteak et Iraurgi Saskibaloi taldeak elkarlanean eta lehen urtez antolatu duten 3x3 sakibaloi txapelketak. Ezinbestekoa izan zen Iraurgi Saskibaloi Taldeko kideen laguntza, haiek ibili baitziren epaile, idazkari eta antolatzaile lanetan.

Atzo goizean jokatu zen txapelketa Urola Ikastolan, euria zela-eta ezin izan baitzen Betharrametan egin, aurreikusi bezala. Bertaneko teknikari IƱigo Amianok adierzi duenez, "oso harrituta eta gustura" daude ekimenak izan duen harrerarekin eta datorren urtera begira berriz antolatzeko asmoa azaldu du Amianok.

250 haur baino gehiago

Azkoiti eta Azpeitiko ikastetxeetako haurrek hartu zuten parte txapelketan. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. maila bitartekoak. 62 taldek eman zuten izena eta, guztira, 250 haur baino gehiago zeuden, hotzari aurka eginez, baloiak saskiratzen. Benjamin nesketan Izar Txikiak izan ziren garaile eta Xaxkillo txapeldunorde. Benjamin mutiletan Lagun Aro taldeak irabazi zuen eta Txanpinoiak bigarren gelditu ziren. Alebin neska txapelkdunak Lagun Aro Girl Teamekoak izan ziren, bigarren Nemo taldekoak; eta, alebin mutiletan, Kamelo All Stars garaile eta Lakers taldeak bigarren egin zuen.

Abenduaren 20ko zozketa

Bertan Merkatari Elkarteak Gabonetako bigarren zozketa egin zuen joan den astelehenean eta hauek izan dira zortedunak. Mila Soraluze (Motx Ileapaindegiko bezeroa) 500 euroko saria; Beatriz Eizagirre (Makibat fruta dendako bezeroa) 200 euroko saria; Nekane Arrieta (Menfiseko bezeroa) 100 euroko saria; Nora Lertxundi (Katuka dendako bezeroa) 100 euroko saria. Datorren zozketak 27an eta urtarrilaren 3an izango dira.