Mikel Aranburu Euskal Selekzioaren deialdian

Uztarria.eus 2010ko abe. 20a, 14:12

Hilaren 29an jokatuko du Euskal Selekzioak Venezuelaren kontrako partida, Bilbon

Mikel Labaka deialditik kanpo gelditu da

Bi urte dira Euskal Selekzioak Gabonetako partidarik jokatu ez duela EAEko Futbol Federazioak eta jokalariek akordiorik lortu ez dutelako. Aurten ere akordiora ez dira iritsi, baina partida jokatu egingo dute. Euskal Selekzioak Venezuelaren kontra jokatuk du partida eta Jose Anjel Iribar eta Mikel Etxarri Euskal Selekzioko hautatzaileek ostiralean jakinarazi zuten hilaren 29ko, asteazkena, partidarako deialdia nortzuk osatzen duten. 22 jokalariko zerrendan dago Mikel Aranburu azpeitiarra. Mikel Labaka, berriz, zerrendatik kanpo gelditu da.

Bilbon jokatuko dute Euskal Selekzioak eta Venezuelak partida, 20:45ean hasita. Aurretik, 18.30ean, ESAITek deituta, manifestaldi nazionala egingo dute Bilbon bertan, Areatzatik abiatuta.

Mikel Labakari Berria.info webgunean egin dioten on-line elkarrizketa ikusteko egin klik hemen