Eguzkiñe Peña Realeko jokalaria izendatu dute 2010eko azpeitiar kirolari onena

Uztarria.eus 2010ko abe. 20a, 13:12
Julian Kortajarenak eman zion saria Eguzkiñe Peñari. (Azpeitiko Udala)

Joxe Mari Eizmendiri Kirol Bolondres onenaren saria eman diote

Ekitaldi berdinean herriko kirol elkarteek beraien taldeetako kirolari onenak ere izendatu zituzten

Eguzkiñe Peña futbolaria izendatu dute 2010eko azpeitiar kirolari onena. Aurten Superligako Realeko taldean ari da jokatzen azpeitiarra eta, zapatuan, udaletxeko areto nagusian eman zioten saria. Peñak sariarekin "oso gustora" dagoela adierazi du: "herriko kirolari onena izendatzea ohore handia da, eta oso gustora nago".

Kirol Bolondres onenaren saria, bestalde, Joxe Mari Eizagirrek eskuratu zuen, Kirol Batzordearen erabakiz. Eizagirre Lagun Onak Futbol Taldeko presidentea izan zen 30 urte baino gehiagoz eta berak sortu zituen herriko eskolarteko txapelketak ere.

Hamaika hautagai zeuden kirolari onenaren saria jasotzeko. Aukeraketa, herriko kirol elkarteek aurkeztutako zerrendetan oinarrituta eta lorpenak kontutan hartuta egin zuten. Ekitaldian, hautagai guztiek garaikurra jaso dute Udaleko ordezkarien eskutik.

Hona 2010eko azpeitiar kirolari onena sarirako hautagaiak:

Lagun Onak Txirrindulari Elkartea: Jon Dominguez

Azpeitiko Areto Futbol Taldea: Jose Mari Blanco

Escuderia Lagun Artea: Urtzi Oteiza

Azpeitiko Karate Elkartea: Asier Huegun

Ilunpe Pilota Elkartea: Xabier Aldalur

Ikasberri Kirol Elkartea: Urtzi Lopetegi

Iraurgi Saskibaloi Taldea: Ana Larrañaga

Judo Club Kimura: Maria Isabel Zabaleta

Izarraitz Igeri Elkartea: Ainhoa Goenaga

Lagun Onak Futbol Taldea: Eguzkiñe Peña

Kirol elkarteetatik kanpo (Erremontea): Jagoba Labaka