Ion Etxeberria, bere aurreneko txapelaren bila

Uztarria.eus 2010ko abe. 18a, 12:12

Azpeitiko atzelariak erremonteko Binakako Txapelketaren finala jokatu du gaur, larunbata, Galarretan

Zeberio II.arekin ariko da Ion, Urriza eta Etxeberria III.aren kontra

Ion Etxeberria azpeitiarrak erremonteko Binakako Txapelketa-Azysa I. Sariaren finala jokatuko du gaur, larunbata, Galarretan. Zeberio II.arekin ariko da Ion, Urriza eta Etxeberria III.aren kontra. 16:45ean dute hitzordua, eta finala ETB1n emango dute, zuzenean.

Azpeitiko atzelariak 27 urte ditu eta bere lehen txapelaren bila aterako da gaur arratsaldeko finalera. Hala ere, gaurkoa ez da Ionek jokatuko duen aurreneko finala. Orain dela bost urte ere, 2005ean, iritsi zen binakako finalera azpeitiar pilotaria. Orduko hartan Koteto Ezkurrarekin osatu zuen bikotea, baina txapeldunordetzarekin konformatu behar izan ziren, gaurkoan lagun izango duen Zeberio II.ak eta Auzmendik irabazi baitzieten. Zeberio II.ak, hain zuzen, zazpigarren binakako finala izango du gaurkoa; aurreko seietan txapela eskuratu zuen.