Eskualdeko enpresa sarearen mapa aurkeztu du Iraurgi Lantzenek

Urola Kostako Hitza 2010ko abe. 17a, 14:12
Alazne Larrañaga, Iraurgi Lantzeneko enpresa teknikaria (Ane Olaizola)

Mapa horretan bi herrietako industriguneetan dauden enpresen kokapenak eta informazioa aurkitu daiteke

Datorren urtetik aurrera egongo da eskuragarri, Iraurgi Lanetzeko www.iraurgilantzen.net web-orriaren baitan

Valora ekimenaren baitan, Azkoitiko eta Azpeitiko enpresa sarearen mapa sortu du Iraurgi Lantzenek. Bertan, bi herri horietako industriguneetan dauden enpresen kokapenak eta bakoitzaren helbidea edota informazioa aurkitu daiteke, besteak beste. Alazne Larrañaga Iraurgi Lantzeneko enpresa teknikariak adierazi duenez, zerbitzuak “enpresen izaera eta izena ezagutarazteko” balioko du. Duela bi urte inguru hasi zen Larrañaga zerbitzu hori sortzen, eta datorren urtetik aurrera egongo da eskuragarri, Iraurgi Lanetzeko www.iraurgilantzen.net web-orriaren baitan.

Azkoitia eta Azpeitiako sektore guztietako 350 enpresa inguruk osatuko dute zerbitzua ; enpresa bakoitzeko informazio fitxa bat azalduko du zerbitzu honek, eta horrez gain, geo-erreferentziak ere agertzen dira. Hori hala, enpresaren jardunbidea, telefonoa, kokapena, faxa, web-orria, UTM koordenadak edota ziurtagiria jakinarazten dute. Arduradunen esanetan, zerbitzua “oso erabil erraza” izango da, eta bertako informazioa “eguneratuta” edukitzeko asmoa dute.