Denboraldiko laugarren garaipena Lan Mobel ISB taldearentzako

Uztarria.eus 2010ko abe. 6a, 17:12

Leyma Basquet Coruña taldearen kontra 76-71 irabazi zuen Azpeitiko saskibaloi taldeak

.14.postuan dago Lan Mobel ISB

Denboraldiko laugarren garaipena eskuratu du Lan Mobel ISB saskibaloi taldeak. Ostiralean jokatu zuen herriko taldeak bere hamaikagarren partida eta majo sufrituta eskuratu zuen garaipena, etxean. 76-71 emaitzarekin, mendean hartu zuten Iraurgikoek Leyma Basquet Coruña taldea. Lan Mobel ISBko ordezkarien arabera, "partida oso borrokatua izan da eta azken minutuetan egindako jaurtiketa librean erabaki da norgehiagoka".

.14. postuan dago Lan Mobel ISB eta abenduaren 12an, igandean, jokatuko du hurrengo norgehiagoka Santurtziren aurka. Sailkapenean zazpigarren postuan dago talde bizkaitarra. Partida kanpoan jokatuko dute Iraurgikoek, 20:45ean hasita.

Zilarrezko LEB mailan ari da jokatzen Lan Mobel ISB taldea. 2005etik 2010era bitartean EBA Ligan aritu da Azpeitiko taldea eta 2009/2010 denboraldi amaieran igo zen mailaz.