Marasma saretzen

Nahikari Izagirre Etxeberria 2010ko abe. 6a, 13:12

Azken asteetan Azpeitiko kaleetan hainbat kartel bitxi agertu dira. Marasma saretzen. Baina zer da marasma? Zer esan nahi dute kartel horiek? Irudietan garbi ikus daitekeen animalia da marasma, armiarma, eta datozen hilabeteetan buruko dugun kanpainari egiten dio erreferentzia.

Gure asmoa, bizi dugun errealitateari buruz gazteekin hitz egitea da, gazteoi hitza ematea eta herriko gazteek dituzten arazoak zein diren entzutea. Eta hitz egin dugun gazte guztiek esandakotik gazteriaren egoeraren diagnosi bateratu bat egingo dugu. Gazteok zer arazok kezkatzen gaituen nahi dugu jakitea, ondoren arazo horri irtenbidea jarri ahal izateko. Datozen asteetan ahalik eta azpeitiko gazte gehienekin bilduko gara diagnosi hau egin ahal izateko. Eta Euskal Herri mailako gazte arazoei buruzko diagnosia ere martxan da, laster ezagutuko ditugularik bertako ondorio nagusiak.

Zuk pentsatzen duzuna oso garrantzitsua da, zuri kezkatzen zaituenak ziur beste gazte batzuk ere kezkatzen dituela, askotan norberaren arazoak ez dira soilik norberarenak, sistemak gazte guztioi eragiten dizkion arazoak dira. Hitza hartzeko garaia da, ez dezatela gazteoi hitza ukatzen digutenek gazteetaz hitz egin. Gazteok saretzeko ordua da, gazteok elkar ezagutu eta elkarrekin harremanetan egoteko ordua da, gazteok batzeko ordua da, sistemak eragiten dizkigun arazoak konpondu behar ditugulako! Marasma sarearekin sistema hau ondoratu eta bestelako herri bat saretuko dugu.

Marasma lanean hasi da!