Saskibaloiko III. Gabon Saria jokatuko da astelehenetik asteazkenera

Urola Kostako Hitza eta Uztarria 2010ko abe. 3a, 16:12

Alebin mailako neska-mutilen hamasei taldek hartuko dute parte; partidak, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako kiroldegietan izango dira

Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatu du txapelketa

Datorren astearen hasieran, astelehenean, asteartean eta asteazkenean, saskibaloiko III. Gabon Saria jokatuko da, Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako kiroldgietan, Iraurgi Saskibaloi Elkarteak antolatuta. Alebin mailako neska-mutilen hamasei taldek hartuko dute parte txapelketan; zortzi talde neskenak eta beste zortzi mutilenak. Txapelketa, astelehen arratsaldean hasiko da eta asteazken eguerdiraino izango da. Txapelketa antolatzen Azkoitiko, Azpeitiko eta Zestoako udalek lagundu dute.

Hauxe da txapelketaren egutegia:

Abenduak 6, astelehena

  • AZKOITIAN: 15:30ean, Iraurgi A-Zarautz. 17:00etan, Iraurgi- Zarautz.
  • AZPEITIAN: 15:30ean, San Ignacio- San Viator eta Ardoi-Agustinos. 17:00etan, San Ignacio- Agustinos eta Ardoi Pielagos.
  • ZESTOAN: 15:30ean, Easo- Iraurgi B. 17:00etan, Easo- Tabirako.

Abenduak 7, asteartea

  • AZKOITIAN: 10:00etan, Zarautz-San Viator. 11:30ean, Zarautz-San Ignacio. 15:30ean, Agustinos- Iraurgi B. 17:00etan, Pielagos-Tabirako.
  • AZPEITIAN: 10:00etan, Easo-Agustinos eta Ardoi-Iraurgi B. 11:30ean, Easo-Pielagos eta Ardoi-Tabirako. 15:30ean, Iraurgi A- San Viator eta Zarautz-San Ignacio. 17:00etan, Iraurgi-San Ignacio eta Zarautz-Agostinos.
  • ZESTOAN: 10:00etan, Iraurgi A-San Ignacio. 11:30ean, Iraurgi-Agustinos. 15:30ean, Easo-Ardoi. 17:00etan, Easo-Ardoi.

Abenduak 8, asteazkena

  • AZKOITIAN: 09:15ean, mutiletan 7. eta 8. gelditu direnak eta 10:30ean, nesketan 5. eta 6. gelditu diren taldeen arteko partida.
  • AZPEITIAN: 09:15ean, nesken finalerdiak. 10:30ean, mutilen finalerdiak. 11:45ean, nesken eta mutilen finalak jokatuko dira. 13:00etan, sari banaketa.
  • ZESTOAN: 09:15ean, nesketan 7. eta 8. gelditu direnak. 10:30ean. mutiletan 5. eta 6. postuak.