Azpeitiarren eskaintza Durangoko Azokan

Uztarria.eus 2010ko abe. 3a, 12:12

Bihar, hilak 4, irekiko dute azoka eta asteazkenean, hilak 8, itxi

Aristi, Morillo, Agirre, Arregi, Olaizola, Kupela eta Ze esatek!-en lanak egongo dira

Bihar, larunbata, irekiko dute 45. Durangoko Euskal Liburu eta Diska Azoka , eta asteazkenera arte euskara eta euskal kulturaren erakustoki izango da Landako Gunea. 10:30-20:00etara arteko ordutegia izango du.

Urteroko moduan, azpeitiarren liburu eta diskak izango dira salgai bertan.

Liburuak

Kortsario Zaharraren negarra. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.

Hildako semearen itzulera. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.

Mirandaolako uraren historiak. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.

Nemesioren trikitixa. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.

Opari bat egunsentian. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.

Zilarrezko txapon bategatik. Pako Aristi Urtuzaga. Elkar argitaletxea.

Azeri noblea. Fernando Morillo. Erein argitaletxea.

Bilbo samurai. Fernando Morillo. Txalaparta argitaletxea.

Gernikako seme-alabak. Joxean Agirre. Aise liburuak.

No les basto Gernika. Joxean Agirre. Aise liburuak.

Que dices de Dios. Joxe Arregi. Deustuko Unibertsitatea.

Erreforma protestanteetako idazkiak. Joxe Arregi. Ibaizabal Edelvives.

Mikel eta Mikaela. Alaitz Olaizola. Erein.

Diskak

Arriskua maite. Kupela. Elkar.

Ze esatek!. Ze esatek!. Baga Biga musika ideiak.