Bertso Parrandako lehen finalerdia gaur, Errezilen

Uztarria.eus 2010ko abe. 3a, 11:12

MAN eta JOARE taldeak ariko dira nor baino nor

Gaurko irabazleak abenduaren 30ean Gaztetxean egingo duten finalerako txartela eskuratuko du

Gaur, ostirala, Bertso Parrandako lehenengo finalerdia jokatuko dute MAN (Aritz Etxeberria Ministro, Ander Urbieta eta Nekane Zinkunegi) eta JOARE (Jokin Uranga, Eneritz Arzallus eta Eneritz Eizmendi) taldeek, Errezilgo Letea jatetxean, 23:00etan hasita. Gaur irabazten duenak finalerako txartela eskuratuko du.

Bigarren finalerdia

Bigarren finalerdia datorren ostiralean, hila 10, jokatuko dute Azkoitiko Zurt tabernan. Bertan, HATXE (Haritz, Txibilter eta Etxaniz) eta AZPIJO (Josu Azpillaga, Jokin Pio eta Joxin Iturriotz) ariko dira kantuan.

Finala Gaztetxean

Bertso Parranda 2010eko finala Gaztetxean izango da abenduaren 30ean. Bertan Letea eta Zurt-eko irabazleek kantatuko dute, 23:00etatik aurrera.