Kulturaldiko bigarren ekimena egingo dute gaur

Urola Kostako Hitza 2010ko abe. 2a, 11:12

Debekatuta dago oroitzea dokumentala ikusteko aukera izango da

.21:30ean hasiko da, Betharrametan

Gaur, osteguna, izango da Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatutako Lehen Kulturaldiko bigarren ekimena: Debekatua dago oroitzea dokumentala, Txaber Larreategiren eta Josu Martinezen eskutik. 21:30ean hasiko da, Betharrametan.

Pasa den igandean hasi zen Kulturaldia. Jose Luis Otamendi eta Juan Azpillagak eskaini zuten Bustilehorreko poemak emanaldia. 60 lagunetik gora bildu zen Gaztetxean.