Urrakin autoek kateak behar dituzte

Uztarria.eus 2010ko abe. 2a, 11:12
Atzo arratsaldean Potzumeta zurituta. (Nerea Uranga)

Azkaraten, Mandubin eta Bidanian autoek ez dute katerik behar, baina kontuz gidatzea gomendatzen da

Herrizaingo Sailak telefono zenbaki hau jarri du errepideen berri emateko: 902 112 088

Azken ordua (abenduak 2, 18:40): Urrakiko bidea irekita dago ibilgailu guztientzat

Gaur gauean, iragarrita zegoen moduan, elurra egin du mendi, mendate eta zenbait herritan. Nahiz eta atzo gauean Azpeitian elurra hasi zuen, herria ez dago zurituta. Hori bai, Xoxote zuri-zuri dago eta baita inguruko mendiak ere. 200 metro ingurura jaitsi da-eta elur maila.

Arazoak errepidean sortu dira: Urrakin autoek kateak behar dituzte eta kamioientzat itxita dago bidea. Azkarate, Bidania eta Mandubin ez da katerik behar, baina kontuz gidatzeko gomendatzen du Trafiko Zuzendaritzak.

Dena dela, Herrizaingo Sailak telefono zenbaki hau jarri du errepideen berri emateko: 902 112 088.

Azken ordua (abenduak 2, 18:40): Urrakiko bidea irekita dago ibilgailu guztientzat, baina kontuz gidatzea gomendatzen dute.