Udaleko Ingurumen sailak Eusko Jaurlaritzaren 'Udalsarea saria' eskuratu du

Uztarria.eus 2010ko abe. 1a, 18:12

Jasangarritasunaren aldeko jarduerak ditu oinarrian ekimen honek

Azpeitiko Udalarekin batera, Legazpiko, Amurrioko, Mallabiako eta Zornotzako Udalak saritu dituzte

Azpeitiko Udaleko Ingurumen sailak Eusko Jaurlaritzaren ‘Udalsarea saria’ eskuratu berri du gaur (asteazkena) goizean Bilboko Alondegian egindako ekitaldian. Azpeitiko Udalarekin batera, Legazpiko, Amurrioko, Mallabiako eta Zornotzako Udalak ere saritu dituzte.

Euskal Autonomi Erkidegoko 160 herri eta hiri daude Udalsarea ekimenean sartuta eta herrietako jasangarritasuna hobetu eta horrekin bertako bizilagunen bizi kalitatea hobetzea ditu helburu proiektu honek.

Azpeitiko Udala, hezkuntza jasangarriaren inguruan egindako lanarengatik saritu dute. Pilar Unzalu Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak sari-banaketan aipatu duenez, “Udalek eta administrazio publikoek arduraz jokatu behar dute, ekoberrikuntzari lotutako irizpideak ezartzen eredu izan behar dutelako”.