5-0 irabazi zion igandean Lagun Onakek Zarautzi

Uztarria.eus 2010ko aza. 30a, 16:11

Nagusitasunez irabazi zuen herriko taldeak igandean eta sailkapeneko 10.postuan da orain

Unai Torres erdilariak bi gol sartu zituen

Bartzelonak Real Madrili eginikoaren antzera, Lagun Onak Azpeitiko futbol taldeak ere 5-0 irabazi zion joan den igandean Zarautzi. Lehenengo ordu erdirako 3-0eko markagailuarekin ari zen irabazten etxeko taldea eta bigarren zatian sartu zituzten beste bi golak. Lagun Onakeko Unai Torresek joko oso ona egin zuen eta erdilariak bi gol sartu eta beste bitan parte hartu zuen. Oro har, nagusitasunez aritu zen IƱaki Eskisabelek gidatzen duen taldea partida osoan zehar.

Joseba Zubizarreta Galtxa azpeitiarrak gidatzen du Zarauzko taldea 2002. urtetik eta iaz lortu zuten Preferentetik Hirugarren Mailara igotzea.