Euskarazko Produktuen Katalogoa atera du aurten ere Euskara Patronatuak

Uztarria.eus 2010ko aza. 30a, 12:11

Azpeitian 5.000 katalogo banatuko ditu patronatuak

Katalogoa interneten ikusteko egin klik hemen

Hamargarren urtez jarraian, Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko du aurten ere Euskara Patronatuak, euskarazko produktuen eskaintza ezagutzera emateko asmoz.

.16 urte bitarteko haur eta gazteentzako hainbat produktu bildu dituzte: musika, liburuak, aldizkariak, filmak, jostailu eta jokoak, DVD eta informatika produktuak, komikiak eta gurasoentzat produktuak aurki daitezke.

Azpeitian katalogoaren 5.000 ale banatuko dituzte. Euskal Herri osoan, berriz, 240.000 ale banatuko dituzte.

Joan den astean aurkeztu zuten katalogoa Euskara Patronatuaren egoitzan: Ana Mendizabal Euskara Batzordeburua, Aloña Larrañaga Gazteria Saileko teknikaria eta Edurne Aranbarri Parekidetasun Saileko teknikaria izan ziren aurkezpenean. Gabonetako erosketei begira, "euskarazko produktuak, haurren garapenerako egokiak direnak eta sexu bereizkeriarik egiten ez duten produktuak erosteko" gomendioak eman zituzten hirurek.

Katalogoa interneten ikusteko egin klik hemen

Informazio gehiagorako, berriz, egin klik hemen