Kultur Mahaiak batzarra egingo du bihar

Uztarria.eus 2010ko aza. 30a, 11:11

Bihar, asteazkena, Sanagustin kulturgunean egingo dute 20:30ean hasita

Sanagustin kulturguneaz, bazkidetzaz eta Kultur Mahaiak 2011rako dituen plangintza eta aurrekontuez, zein 2010eko balorazioaz jardungo dute

Azpeitiko Kultur Mahaiak urteko hirugarren batzarra egingo du bihar, asteazkena, 20:30etik aurrera, Sanagustin kulturgunean.

Sanagustin kulturgunea, bazkidetza eta Kultur Mahaiaren 2011ko plangintza eta aurrekontua, zein 2010eko balorazioa izango dituzte hizpide batzarrean.

Azpeitiko kultur talde denek (25ek), lau udal taldeek, udal kultur teknikariak, norbanako batzuek eta Mahaiko teknikariak osatzen dute Azpeitiko Kultur Mahaia .