Slalomean irabazleak izan dira Aitor Etxeberria eta Urtzi Oteiza

Urola Kostako Hitza 2010ko aza. 30a, 11:11

Herenegun laugarren aldiz jokatu zuten auto lasterketa Azpeitiko Landetako industrialdean

Beste mailetan, Iraitz Orbegozok lortu zuten lehen postua

Igandean Azpeitiko IV. Slaloma jokatu zen, Landetako industrialdean, Lagun Artea Eskuderiak antolatuta. Lasterketan, Kart Krosean Aitor Etxeberria (Nitocar autoarekin) izan zen onena, 01.16.241 denborarekin. Haren atzetik, David Terradillos (Kart Cross Semog), 1.16.241 denborarekin, eta Gorka Olaizolak (Speed Car Extrem), 1.17.012 denborarekin egin zuten.

Turismo autoen mailan, Urtzi Oteiza azpeitiarrak (Ford Escort RS2000 autoa) egin zuen denbora onena, 1.24.860. Haren atzetik, Iker Ercillak (Peugeot 309 GTI) eta Sergio Mujikak (Citroen AX) egin zuten. Beste mailetan, Iraitz Orbegozok (hirugarrengoan) eta Sergio Mujikak (lehenengoan) lortu zuten lehen postua.