Hainbat lagun Sahararen alde

Uztarria.eus 2010ko aza. 29a, 13:11
Hainbat lagun Sahararen aldeko manifestazioan.

.150 bat lagunek egin zuten manifestazioa

Urola Kostako Sahararen aldeko elkarteek antolatu zituzten ekimenak "Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan elkartasuna adierazteko"

Urola Kostako Saharararen aldeko elkarteek hainbat ekimen antolatu zituzten larunbaterako, "Mendebaldeko Sahara jasaten ari den une gogor hauetan elkartasuna adierazteko".

Goizean hasita, kotxe karabana egin zuten hainbat lagunek Zarautzetik Azpeitira. 12:00etan, Leok musika taldeak saharar emakumeentzat abian duen proiektuaren baitan, bideoklipa aurkeztu zuen Betharrametan. Amaitzeko manifestazioa egin zuten plazatik abiatuta, Maroko hiltzaile, Sahara askatu! lelopean. 150 bat lagunek hartu zuten parte manifestazioan.