Lapurretak salatzeko elkarretaratzea egin dute merkatariek

Uztarria.eus 2010ko aza. 26a, 16:11
Hainbat merkatari, tabernari eta herritar elkartu dira lapurretak salatzeko.

Azken asteetan herriko denda eta tabernetan egindako lapurretak salatu dituzte

Herri seguruago bat nahi dugu! Nork babesten gaitu? lelopean egin dute kontzentrazioa

Azken boladan, herriko denda eta tabernetan egin dituzten lapurretak direla-eta, elkarretaratzea egin dute Bertan Merkatari Elkarteko kideek. Herri seguruago bat nahi dugu! Nork babesten gaitu? lelopean egin dute mobilizazioa, plazan.