Esklabak, Gerra Zibileko espetxe

Uztarria.eus 2010ko urr. 28a, 11:10

Joan den ostiralean, urriak 22, estreinatu zuten Izarren argia filma zinema aretoetan. Mikel Rueda da zuzendaria eta egiten duen lehenengo filmea da Izarren argia. Filme hori Azpeitiako Esklabetako komentuan grabatu zuten iazko udan (ekainaren 22tik uztailaren 18ra). Goizuetan eta Hondarribian ere grabatu zituzten pelikularen zatiak.

Filmea Gerra Zibiliean, Saturraraneko emakumeen espetxean, dago girotuta. Hori dela-eta, Esklabetako komentua Saturrarango kartzela bilakatu zen filmea grabatzerakoan eta hainbat azpeitiar aktorek hartu zuten parte grabazioan.

Zumaiako Aita Mari zineman Izarren Argia ikusteko aukera egongo da bihar, urriak 29, eta etzi, urriak 30.