Corrugados Azpeitia enpresako langile batek besoa galdu zuen atzo

Uztarria.eus 2010ko urr. 27a, 13:10

.16:30ak inguruan gertatu zen ezbeharra

.R.E.A, 52 urteko azpeitiarra eskoria botatzen duten lekuan zegoen lanean

Corrugados Azpeitia enpresako langile batek besoa galdu zuen atzo, 16:30ak inguruan, lanean ari zela.

Antza, eskoria botatzen duten lekuan ari zen lanea 52 urteko R.E.A azpeitiarra, Corrugadosek Landetan duen eraikinean.

Zauritua helikopteroz eraman zuten Donostiako ospitalera.