Iraurgi Saskibaloiko hamalau jokalarik jokatuko dute infantil eta kadete mailako Euskadiko Txapelketa

Uztarria.eus 2010ko urr. 26a, 19:10

ISB da, Easorekin batera, Gipuzkoako selekzioetan ordezkaritza handiena izango duen kluba

Bi mailetako txapelketak datorren astebukaeran jokatuko dituzte

Iraurgi Saskibaloiko hamalau jokalarik, hamar neskak eta lau mutilek, jokatuko dituzte datorren astebukaeran infantil eta kadete mailako Euskadiko Txapelketak. ISB da, Easorekin batera, Gipuzkoako selekzioetan ordezkaritza handiena izango duen kluba.

Amets Amubieta eta Xabier Martínez mutiletan, eta Mirari Ugarte, Ainhoa Bereziartua, Maite Galdos, Maialen Iturralde, Ane Olarte eta Oihane Aizpurua nesketan, dira infantil mailako Gipuzkoako selekzioarekin ariko diren Iraurgiren jokalariak. Kadete mailan, berriz, Aitor Zubizarretak eta Unai Amenabarrek jokatuko dute mutilen selekzioarekin, eta Itsaso Astigarragak, Maite Lizarazuk eta Naroa Uríak neskenean.

Bi mailetako txapelketak datorren astebukaeran jokatuko dituzte. Kadeteek Gasteizen dute txapelketa, larunbatean eta igandean, Ibaiondo kiroldegian; eta infantilek Astigarragan, igandean eta astelehenean.