Gaur ekingo diote berriro Udalbiltzaren kontrako epaiketari

Uztarria.eus 2010ko ira. 30a, 12:09

Gaur eta biharko saioetan adituen frogak aurkeztuko dituzte

Asteburuan, auzipetuei elkartasuna erakusteko hainbat ekitaldi izango dira

Udalbiltzaren kontrako epaiketak gaur izango du jarraipena Madrilgo Auzitegi Nazionalean. Hilaren 29an zen egitekoa saioa, baina atzorako UGT eta CCOO sindikatuek deituta zuten greba orokorra zela-eta aldatu egin zuten egunez.

Gaur eta biharko saioetan adituen frogak aurkeztuko dituztela aurreikusten da. Zuzeneko kontakizuna egingo du Berria.infok .

Elkartasun ekitaldiak

Urola Kostako Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari babes taldeek Udalbiltzaren aldeko jaia egingo dute Getarian, larunbatean. Euskal Herriko gainontzeko herrietan elkarretaratzean egingo dituzte udaletxe aurreetan.

Bide beretik, nazio mailako manifestazioa deitu dute Bilbon. 19:30ean izango da, Arriaga aurretik irtenda, Bai Udalbiltzari, Bai Euskal Herriari, Udalbiltza aske! lelopean.

Miren Odriozola azpeitiarra eta Xarlo Etxezaharreta hazpandarra daude auzipetuen artean.

Ikusi aurretik ateratako albisteak

Hiru udal idazkarik diote Udalbiltza Partzuergoa sortzeko proposamena eurek egin zutela, ez ETAk

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu

Gaur hasi da Udalbiltzaren aurkako epaiketa udako etenaren ondoren

Poliziek ez dute Udalbiltza ETArekin lotuko lukeen frogarik aurkeztu

Auzitegi Nazionalak Xarlo Etxezaharreta Espainiaren esku uzteko eskatu du

Miren Odriozola: 'Frogarik ez daukate, ez dagoelako'

Miren Odriozola: 'Babes handia jasotzen ari gara eta auzipetuok gustura gaude'

Udalbiltza auzia salatzeko elkarretaratzea egin dute plazan

Azpeitiko Udalak Udalbiltzaren kontrako auzibidea irmoki salatu du

Poliziek gaur ere ez dute Udalbiltzaren aurkako frogarik aurkeztu