Urriaren 5ean hasiko dira judo ikastaroak

Uztarria.eus 2010ko ira. 30a, 11:09
Hainbat haur judo ikastaroan. (Alex Silva)

Adinaren arabera hiru ikastaro eskainiko dituzte

Helduenak, hamabi urtetik gorakoak, hasi dira entrenamenduekin

Urteroko moduan, Kimurak Judo Taldeak jatorria Japonian duen kirol hau ezagutzeko eta lantzeko ikastaroak antolatu ditu.

Adinaren arabera hiru multzo banatuko dituzte. Lehenengo multzoa zortzi urte bitarteko haurrentzako da, bigarrena hamabi urtera bitartekoena eta, azkena, helduena (hamabi urtetik gora). Astearte eta ostegunetan izango dira entrenamenduak, Azpeitiko igerilekuko azken solairuan.

Lehenengo multzokoek, 17:30etik 18:30era bitartean entrenatuko dute. Zortzitik hamabi urtera arteko haurrek, berriz, 18:30etan hasi eta 19:30ean amaituko dituzte eskolak. Bi talde hauek datorren asteartean, urriak 5, hasiko dute ikasturtea.

Aldiz, helduenek (hamabi urtetik gorakoek) hasi dituzte entrenamenduak. Hauek 19:30etatik aurrera ibiltzen dira tatamiaren gainean entrenatzen.

Kimurak Judo taldeko kideek parte hartu nahi duten guztiak "animatu nahi" ditu judo saioetan parte hartzera