Grebak eraginik ez Azpeitian

Uztarria.eus 2010ko ira. 29a, 12:09

Komertzio eta lantoki ia guztiak irekita daude, ikastetxeetan, udaletxean eta zerbitzu publikoetan ez dira greba jarraitzen ari

UGTk eta CCOOk egin dute lanuzte deialdia, Espainiako Estatuko lan erreforma salatzeko

Gaurko UGT eta CCOO sindikatuek deitutako greba orokorrak ez du eraginik izan Azpeitian. Espainiako Kongresuak onartutako lan erreforma salatzeko eta, aldi berean, iristear dagoen pentsio sistemaren erreformaren inguruan Espainiako Gobernua estu hartzeko asmoz deitu dute greba.

Euskal Herrian ESK, Solidari, LSB-USO, CGT, CNT eta beste taldeek ere babestu dute deialdia, baina Azpeitian grebak ez du erantzunik izan. Komertzio eta ia lantoki guztiak irekita daude. Udaletxean ez dira lanuztea jarraitzen ari, eta igerilekua eta kiroldegia ere zabalik daude. Anbulatorioan ere normaltasunez ari dira lanean.

Ikastetxeetan eta ikastolan ez du jarraipenik grebak.

Ekainaren 29koak oso jarraipen handia

ELA, LAB, Hiru, EHNE, EILAS eta ESK-ek ekainaren 29an antolatu zuten greba orokorra, eta Azpeitian jarraipena ia erabatekoa izan zen.