Romain Sicard (Hazparne, 1988) txirrindulariak lau urterako berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin.
Profesional gisa bere lehen garaipena 2009ko maiatzean lortu zuen, Asturiasen (Espainia), Narancoko igoeran. Hiru aste beranduago Ronde de l'Isard-eko etapa nagusia irabazi zuen, Frantzian.
Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. 5.500 lagun bizi dira Lapurdiko herri horretan.