Antonio Aristi urrestildar auto gidariak podiuma lortu du asteburuan, Seat Leon Superkopan bigarren postua lortuta. Nafarroako zirkuituaren inaugurazioaren baitan jokatutako auto lasterketan lortu du postu hori. Azken lasterketan irteera bikaina egin zuen Aristik, baina neumatikoen presioarekin arazoak izan eta Marc Carolek aurrea hartu zion.