Uztaro Haurreskolan izena emateko epea bukatzear

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 29a, 10:09

Urrian jaioko diren haurrak urrian bertan matrikulatzeko aukera egongo da

Hurrengo matrikula aldiz urtarrilean izango da, martxotik aurrera hasi nahi dutenentzat

Uztaro Haurreskolan matrikula egiteko epea bihar, osteguna, bukatuko da. Baina, urrian jaioko diren haurrak urrian bertan matrikulatzeko aukera egongo da. Hurrengo matrikula aldia urtarrilean irekiko dute, orduan martxotik aurrera hasi nahi dutenentzat izango da.

Informazio gehiago nahi izanez gero, 943 813190 telefono zenbakira deitu daiteke edota haur eskolara joan, Euskal Herria 45, 47 eta 49an dago.