Bilbon urriaren 2an egingo den manifestaziora joateko autobusa jarri dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 28a, 20:09

Ez manifestazioen debekuari. Inongo inposiziorik ez, inongo indarkeriarik ez. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei lemapean deitu dute hainbat lagunek

Autobuserako izena Oinatz, Jim Clark eta Orkatz tabernetan eman daiteke

Azken ordua (irailak 30, 12:00): Herrizaingo Sailak manifestazioaren abiapuntua aldatu du

Datorren larunbatean, urriak 2, manifestazioa egingo dute Bilbon, eta hara joan nahi dutenentzat autobusa jarri dute Azpeititik. Mobilizazioa Ez manifestazioen debekuari. Inongo inposiziorik ez, inongo indarkeriarik ez. Bai giza eskubideei, eskubide zibilei eta politikoei lemapean deitu dute hainbat lagunek. Hauek dira deitzaileak: Txaro Arteaga (Emakundeko zuzendari ohia), Gabriel Mariscal (Bizkaiko abokatuen dekano ohia), Ramon Zallo (EHUko irakaslea), Pedro Ibarra (EHUko irakasle izandakoa), Paul Rios (Lokarriko koordinatzailea), Maixux Rekalde (Elkarriko zuzendaritzakide ohia), Felix CaƱada (abokatua), Jose Luis Longarte (Gogoa elkarteko kidea), Natxo Isuzkiza (apaiza), Carmen Moreno (gizarte ekintzailea) eta Alfonso Dubois (irakaslea).

Manifestazioa Bilboko Aita Donostia plazatik abiatuko da, 17:00etan. Azpeititik bertara joan nahi dutenez, berriz, 15:30ean izango dute autobusa, Etxe-Zuri aurrean. Autobuserako izena Oinatz, Jim Clark eta Orkatz tabernetan eman daiteke.

Azken ordua (irailak 30, 12:00): Herrizaingo Sailak manifestazioaren abiapuntua aldatu du, Autonomia kalean tranbia jartzeko lanetan ari direlako. Beraz, Aita Donostia plazatik hasi beharrean La Casillatik hasiko da manifestazioa.