Aitor Aranguren izango da Hamaikabateko alkategaia 2011ko hauteskundeetan

uztarria,com 2010ko ira. 28a, 16:09
Aitor Aranguren.

H1-ek gaur aurkeztu ditu Azpeitiko, Zestoako eta Zumaiako alkategaiak

Azpeitian egin dute aurkezpen ekitaldia

Aitor Aranguren izango da Hamaikabateko alkategaia hurrengo udal hauteskundeetan. EAko zinegotzia izandakoa da 1999-2003an Aranguren Azpeitiko udaletxean eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Estrategia Bulegoaren zuzendaria da Foru Aldundian. 2003an, berriz, Aldundiko Ingurumen zuzendari izendatu zuten. Geologiako doktorea da, eta Uztarria herri aldizkarian zutabegile izana da.

Azpeitiko hautagaitzarekin batera, H1-ek Zestoa eta Zumaiako alkategaiak ere aurkeztu ditu bere Azpeitiko egoitzan. Lehen aldiz aurkeztuko da hauteskunde batzuetara H1, alderdia iazko urte bukaeran eratu baitzuten.

2009ko otsailean jakin zen Arangurenek eta Azpeitiko beste afiliatu batzuek alderdia uztea erabaki zutela, herriko ordezkariekin zeukaten desadostasuna zela-eta. Arrazoi nagusiak: EAk ANVrekin udal gobernu akordioa egin izana eta Inazio Uriaren hilketaren ondoren EAk izandako jarrera.

Hurrengo udal bozak 2011ko maiatzaren 22an izango dira. 2007koetan EAJk zortzi zinegotzi lortu zituen, ANVk sei, EAk bi eta Aralarrek bat.

Azpeitian EAJ da bere alkategaia zein izango den jakinarazi duen beste alderdia. Hain zuzen, Jesus LarraƱaga izango da haren zerrendaburua.

Herrian 1897tik izandako alkateak hemen.