Igandean Lezoko Kilometroetara joateko autobusak antolatu dituzte

Uztarria.eus 2010ko ira. 28a, 13:09

Ikasberri Azpeitiko Ikastolako autobusa 09:00etan irtengo da anbulatorio aurretik eta 19:00etan itzuli

Orkatz Kultur Elkarteak ere autobusa antolatu du; 09:00tan irtengo da eta 21:00etan itzuli

Aurtengo Kilometroak Lezon ospatuko dira igandean, eta Ikasberri Azpeitiko Ikastolak eta Orkatz Kultur Elkarteak autobusak antolatu dituzte bertara joateko.

Ikasberri Azpeitiko Ikastolak antolatutako autobusa 09:00etan abiatuko da anbulatorio aurretik. Itzulerako ordua, berriz, 19:00etan jarri dute. Izena 943 15 12 46 zenbakira deitu behar da.

Orkatz Kultur Elkarteak antolatutako autobusean joan nahi dutenek Orkatz bertan eman beharko dute izena osteguna, hilak 30, baino lehen. Tren Museo aurreko geltokitik irtengo du autobusak 09:00etan, eta 21:00etan itzuliko da Pasaia-Lezotik. Joan-etorria hamar euro ordaindu beharko da.

Igandean lekukoa Ikasberri Azpeitiko Ikastolak hartuko du, 2011ko Kilometroak Azpeitian izango baitira. Gaur artean bi aldiz izan dira Kilometroak hemen: 1979an eta 2000an.

Aurtengo bideoklipa: