Alkizatik Zelatunera joango dira Lagun Onak MBkoak iraileko azken igandean

Uztarria.eus 2010ko ira. 21a, 19:09
Mendizale gaztetxoak, Lagun Onak MBren aurreko irteera batean (Lagun Onak MB)

Bereziki gaztetxoei zuzendutako egunpasa antolatu dute

Osteguna, irailak 23, izango da irteerarako izena emateko azken eguna

Datorren igandean, irailak 26, Zelatunera igoko dira Lagun Onak Mendi Bazkunakoak, iraileko azken igandeko erromeriarekin urteroko hitzordua berrituz. Aurten, Alkiza-Zelatun ibilaldia egingo dute Azpeitiko mendizale elkartekoek.

Bereziki gaztetxoei zuzendutako egunpasa antolatu dute iganderako. 09:00etan aterako da plaza Nagusitik mendizaleak Alkizaraino eramago dituen autobusa. Alkizatik igoko dira oinez Zelatunera. Han egunaz gozatu ondoren, arratsaldean Trintxerara jaitsiko dira, eta hantxe hartuko dute Azpeitira bueltan ekarriko dituen autobusa.

Izen-ematea

Osteguna, irailak 23, izango da irteerarako izena emateko azken eguna. Mendizale elkartean, tabernan edo lagunonak@euskalnet.net helbide elektronikoan eman behar da izena. Lagun Onak MBko bazkideek 4 euro ordaindu beharko dute, eta 6 euro bazkide ez direnek.