Arte eta diseinu ikastegia ikasturte berria hastear

Uztarria.eus 2010ko ira. 20a, 14:09

Talla egurrean, haurrentzako eskulan eta marrazki saioak eta oleo ikastaroak eskainiko dituzte

Urriaren 4an hasiko dute ikasturtea

Adi Arte eta Diseinu Ikastegian ikasturte berrirako hainbat ikastaro antolatu dituzte urteroko moduan. Oleoa eta marrazteko beste teknika batzuk, haurrentzako marrazki eta eskulanak eta talla egurrean izango dira aurten eskainiko dituzten ikastaroak.

Oleo eta beste teknikekin marrazteko ikastaroa Astelehenetik ostegunera bitartean arratsaldero izango da, 15:30etik 17:00etara. Gainera, ikasle berriek lehen hilabetean doan ikasteko aukera izango dute.

Haurrentzako marrazki eta eskulan ikastaroa ere astelehenetik ostegunera izango da. Beatriz Pozo izango da iraskaslea eta 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko dira jkaseak.

Antolatu duten hirugarren ikastaroa egurra tallatzen ikastekoa da. Mikel Sanjuanek eskainiko du ikastaro hau, eta astelehenetik ostegunera izango da, 19:30etik 21:00etara.

Ikastaroren batean izena eman nahi izanez gero, astelehenetik ostegunera bitartean izango da horretarako aukera, 7:30etik 19:00etara bitartean. Informazio gehiago behar duenak 669 414 020, 635 728 792 edo 943 81 28 08 zenbakietara deitu besterik ez du.