Uztaro Haurreskolan matrikula epea ireki dute

Urola Kostako Hitza 2010ko ira. 16a, 12:09

.2009an eta 2010ean jaiotako haurrentzako matrikula epea da

Izen ematea hilaren 30era arte egongo da zabalik

2009an eta 2010ean jaiotako haurrentzako matrikula epea ireki dute Uztaro Haurreskolan. Epea hilaren 30era arte egongo da zabalik. Orain matrikulatutako haurrek azaroan, abenduan, urtarrilean edo otsailean hasteko aukera izango dute. Interesa dutenek Uztaroko 943-813190 telefonora, deitu dezakete.