Helduentzako eskolan matrikulatzeko epea zabaldu dute

Uztarria.eus 2010ko ira. 8a, 16:09

Izena hilaren 15a baino lehen eman behar da, 09:30etik 13:30era bitartean

Perretxikoa bezala ezagutzen den eraikinean dago Azpeitiko Helduen Eskola

Azpeitiko Helduen Eskolan (EPA) matrikulazio edo izena emateko epea zabaldu dute. Matrikula hilaren 15a bitartean egin daiteke, 09:30etik 13:30era, Jose Artetxe 2 eraikinean bertan (Perretxikoan) edo 943 81 22 03 zenbakira deituta.

Azpeitiko Helduen Eskola perretxikoa bezala ezagutzen den eraikinean dago eta honako ikastaroak eskaintzen ditu: Bigarren Hezkuntzako titulua, Etorkinentzako Hizkuntza Programa eta Unibertsitate edo Goi Zikloetarako sarbide frogaren prestaketa.