Pilotari ospetsuak izango dira saninazioetan

Uztarria.eus 2010ko uzt. 28a, 14:07

Partidak uztailaren 31n eta abuztuaren 1ean izango dira

Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da

Saninazioetan pilota partidak izango dira. Uztailaren 31n, San Inazio Egunean, bi eskuzko pilota partida jokatuko dira Izarraitz Pilotalekuan, 22:30ean hasita. Lehenengoa, Idoate-GoƱi III eta Lemuno-Mendizabal bikoteek jokatuko dute. Bigarrena, berriz, Martinez de Irujo eta Belokik, Berasaluze VIII. eta Zubietaren aurka.

Abuztuaren 1ean, saninazio bigarrenean, Aspe eta Asegarceko pilotariak ariko dira. 22:30ean hasita, bi partida jokatuko dituzte: hasteko, Arretxe II eta PeƱagarikanok jokatuko dute Retegi bi eta Ladis Galarzaren aurka. Jarraian, Titin III eta Begino, Bengoetxea VI eta Barriolaren aurka ariko dira.

Sarrerak aurrez erosteko aukera izango da 656 799 423 telefono zenbakira deituta. Partida egunetan ere sarrerak honako orduetan erosi ahal izango dira Izarraitz Pilotalekuko lehiatiletan: uztailaren 31an, 12:30etatik 13:30etara zein 21:00etatik aurrera. Abuztuaren 1ean, berriz, 21:00etatik aurrera.