Iritsi dira txosnak herrira

Uztarria.eus 2010ko uzt. 28a, 13:07
Gaur, asteazkena, txosnak muntatzen hasi dira.

Zazpi txosna eta jantokia izango dira aurten

30ean, 17:00etan irekiko dituzte lehenengo aldiz

Azken ordua (uztailak 28, 13:00): Liburutegi aldetik eta Artzubitik ezin da sartu Zelai Luzera

Saninazioak iristear dira jada eta txosnak ere iritsi dira ohiko lekura. Gaur, asteazkena, hasi dituzte txosnen muntaia lanak, Berdura plaza atzean. Aurten, zazpi txosna eta jantokia izango dira eta eskenatokia iazko lekuan jarriko dute.

Ostiral honetan, uztailaren 30ean, irekiko dituzte txosnak, 17:00etan. Irekieraren ostean, jolasak izango dira txosna gunean. 22:00etan Txitximoreren aurkezpen bideoa izango da, eta 23:00etan, berriz, Fun and Go taldearekin erromeria.

31n, larunbata, 18:30ean haur eta gaztetxoentzat alproja pailazoen saioa izango da txosnetan. Gauean, Gazte Independentistek ekitaldia egingo dute, 23:00etan hasita. Segidan, karaokea izango da eta, gauerdian, Rock kontzertuak izango dira: Kasik eta Bitter Honey taldeen eskutik.

Abuztuaren 1ean, igandean, Vendetta eta Ze esatek! taldeen kontzertuak izango dira txosna gunean, 23:00etan hasita.

Honako talde eta eragileek jarriko dute txosna:

  1. - Amnistiaren Aldeko Mugimendua
  2. - Gazte Independentistak
  3. - Gazte Asanblada
  4. - Bilgune Feminista
  5. - Euskal Herrian Euskaraz
  6. - Ezker Abertzalea
  7. - Urolako Palestinaren Aldeko Taldea

Azken ordua (uztailak 28, 13:00): Liburutegi aldetik eta Artzubitik ezin da sartu Zelai Luzera. Txosnak muntatu dituztela-eta, ez dago Enparan Dorretxe aldetik eta Artzubia aldetik Zelai Luzera sartzerik.