Aimar Irigoienek irabazi du Laukarizko Harria

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 27a, 11:07

Mungian jokatutako txapelketan marka hautsi zuen

.25 aldiz jaso zuen Armintza eta Bakio arteko itsasartetik ateratako 134 kiloko harria

Aimar Irigoien errezildarrak Mungiako Laukarizko Harria proba irabazi zuen larunbatean, eta txapelketak orain arte zuen marka hautsi du.

Irigoienek txapelketa horretan lehenengo aldiz hartu zuen parte, eta 25 aldiz jaso zuen Armintza eta Bakio arteko itsasartetik ateratako 134 kiloko harria. Guztira 13 harri-jasotzaile lehiatu ziren, tartean Joseba Ostolaza eta Joxerramon Iruretagoiena Izeta II. -a, aurreko lau urteetako txapelduna.