Odola emateko hitzordua da bihar anbulatorioan

Urola Kostako Hitza 2010ko uzt. 27a, 11:07

Bihar 18:00etatik 21:00etara bitartean dute hitzordua

Hurrengo odol ematea abuztuaren 25ean izango da

Bihar izango dute herritarrek odola emateko aukera. Azpeitiako Odol Emaileen Elkarteak antolatuta, 18:00etatik 21:00etara bitartean dute hitzordua odola ateratzeko herriko anbulatorioan. Hileko azken asteazkenetan egiten denez, hurrengo hilabeteko odol ematea abuztuaren 25ean izango da.